Bertsos - View details   To know more about this section

2023-10-20 Asteasu Sariketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Eñaut Martikorena Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Pello Errota Bertso Sariketa (3. 2023)
Performance
2023-10-20 Asteasu Sariketa
Gai-emailea
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolaris / Authors
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Martikorena Lizaso, Eñaut
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Jexux Mari aitona eta Eñaut biloba zarete. Jexux Mari, ez zenuen ikasteko aukerarik izan eta beti izan duzu horren pena. Gaur ere Eñaut eskolara gogoz kontra doala ikusi duzu.

Description

Melody
Iparragirre abila dela
Stanza name
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2023-10-20 Asteasu Sariketa [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Eñaut Martikorena Lizaso

Stanza name:  Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. M. Irazu
Ume garaian baserri lanak
izaten nitun ikasgai
eskola pozik jungo nintzana
liburuk hartuta alai.
Zu Eñaut gogoz kontra
eta purrusta bota
ezin det entenditu ai!
Belar ontzera joan behar bazendu
pozikan joango zinan bai! (bis)

E. Martikorena
Belar ontzeak izan behar du
eguzkipean infernu
baino klasean ze tirania
ta bakarraren gobernu!
Gure irakasleak
dira buru-nahasleak
ta haien ideiak ze menu!
Zuk ere ez zendun hain ontzat hauxe
probatu baldin bazenu. (bis)

J. M. Irazu
Eseri, entzun ta lasai egon
hain zaila ez du ematen
irakasleak buru-nahasleak
dirala zabiltz esaten
horrenbesteko mina
ote da eragina?
Hori nolabait behar ken.
Irakasleai galde ezaiozu
zure ordekoa nintekeen. (bis)

E. Martikorena
Ez hortan ere karratua da
zerrenda itxia daka
eta goizero izenak letuz
ematen digu matraka
aulkian eserita
zuretzat ze polita!
Guretzat berriz ataka
ume garaian moitu behar da
ez da behar taka-taka. (bis)

J. M. Irazu
Taka-takakin hor ibiltzen naiz
pausoa ezin sartu ta
zure aittona nola izorratu
zaude ondo ohartuta
baino iloba aizu
zuri’e helduko zaizu…
Jolas garaian azalduko naiz
bokadilloa hartuta. (bis)

E. Martikorena
Jo, beste haurrek beti Bollicao
eta berriz kurasanak
nik berriz jaten ditut afarin
edo sobratu ziranak
hainbeste inbidia
badezu in bidia
hobetuz guk harremanak
hortxe dauzkazu nire motxilan
ta egin etxeko lanak. (bis)