Bertsos - View details To know more about this section
2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra
Bertsoa entzun |
2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra
Stanza name:
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Hogeitabost urtetan
plazetan kantari
bidean zenbat saio
frontoi ta afari!
Ezagutzen nauzue
batzuek aspaldi
nire gauza on ta txar
nire aurrekari
ez diot utzi behar
nik txapelketari
esan diezadan naizen
edo ez bertsolari
baina, aizue, ojala
final bat opari
egin ahalko banio
neure buruari. (bis)