Bertsos - View details   To know more about this section

2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Josune Aramendi, Oihana Bartra

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Performance
2023-11-25 Lemoa Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolaris / Authors
Aramendi, Josune
Bartra, Oihana
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Josune taberna bateko zerbitzaria eta Oihana azken bezeroa zarie. Josune, ordubete da Oihana tabernan bakarrik dagoala eta dena batu eta garbitu dozun arren, ez dau emoten joateko prisarik daukonik. Ointxe eskatu deutsu “espuela” atarateko.

Description

Melody
Gizona da zoroa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Josune Aramendi, Oihana Bartra

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J. Aramendi
Zu hemen egotea
ez dugu ohitura
hamargarren zerbeza
urrun dago ura
eta egon gaitezke
hementxe gustura
baina etxe bat ere
izango duzu ba? (bis)

O. Bartra
Orduak daramatzat
agian hiru, lau
jadanik joan dira
ehun bezero koitau
baina zure esanak
pixka’t harritu nau
Gure etxea deitzen da
zure taberna hau (bis)

J. Aramendi
Beraz, zure etxea
taberna hontan jarri
eta babesa eman
behar diogu elkarri
Benito Lertxundi be
ipini dut sarri
baina oraindik ez du
indirekta igarri. (bis)

O. Bartra
Beraz, itxi nahi duzu
eskaparatea
ta ezarri nahi zure
autoritatea
pentsatzen nuen zela
zinta eroatea
batera kantatzeko
Bizkaia maitea. (bis)

J. Aramendi
Kantatu dezakegu
euriaren truke
horrek izango luke
hamaika entzute
eskatu ta eskatu
ze eufori txute
zenbat diru daukazun
jakin nahiko nuke. (bis)

O. Bartra
Hementxe egoten naiz
trimestrez trimestre
ta zure barra honetan
ama, zenbat euste!
Orain zaude diruen
azalpenen eske
dut bihar goizerako
iristeko beste. (bis)