Bertsos - View details   To know more about this section

2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Performance
2023-11-25 Lemoa Txapelketa
Gai-emailea
Anzorandia, Idoia
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Onintza
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Gero eta gehiagotan egiten dozu. Inork ikusi barik egiten ahalegintzen zara

Description

Melody
Izarren hautsa egun batean
Stanza name
Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2023-11-25 Lemoa Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita

Stanza name:  Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ispilu aurrean jartzen naz eta
astiro kendu pijama
gorputza neurtu nahi izaten dot
bere pisu, bere zama
beste aldekoa ez jat gustetan
ez dot sekula ondo topetan
intimidadean drama
gero kalean jente aurrean
egiten dot neure lana
ta saiatzen naz erakusten han
irribarrea ta xarma
danak dinoe: “Zelako neska
beti barrea ta beti festa”
Baina gero, ene ama!
Guzur handia da dana.

Urte askotan egon naz bardin
ez nago burutik jota
psikologotan ere egon naz
eureri atea joka
baina hau dana txarrera doa
konpleju honek nora naroa
inori ez deutso inporta
jente aurrean egiten dodaz
sarritan itzelak bota
neuk barre egin “Badakizue,
oso lodia nago ta”
Gero ispilu aurrean jarri
atea itxita bakarrik sarri
insulto eta erronka
neure buruaren kontra.

Bakardadean hartu izan dot
horretarako denpora
danak zigortzen daben gorputza
ez al dot zigortuko ba?
Ta egiten dot nahikoa errez
ondo ikasi bai neban berez
umetan eta gerora
sarri egin dot nazen moduan
neu onartzeko aproba
baina beherantza jausten naz gero
hasi eta luzarora
ta gehiagotan egin izan dot
aspaldi honetan ganean dekot
heltzen banaz zahartzarora
guztia zer izango da?