Bertsos - View details To know more about this section
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Aitor Etxebarriazarraga
Bertsoa entzun |
2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Oihana Bartra, Aitor Etxebarriazarraga
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Etxebarriazarraga
Trago bakarra hartuta
goaz ja bi ordu
laguna ez dana agertuz
zeru eta zoru
poteoa amaitzeko
ez da hainbat modu
ordu diferentzia
be beharko dogu. (bis)
O. Bartra
Gabonak pasatzera
itzuli bertara
jenteakin berbetan
zelako pasada
hiruzpalau ordutan
bi ardo tragokada
Berlinen poteoa
horrelakoa da. (bis)
A. Etxebarriazarraga
Ba hemen lehenengoa beti
dogu hasiera
aldatu behar dogu
lehenagoko era
zertan etorri zara
galdetze ’otsut zera:
“Lagunak egitera
edo agurtzera?” (bis)
O. Bartra
Jentea niregana
hasi da gidatzen
zurekin inor ere
ez baita fidatzen
nigana hurbiltzeko
danak desiratzen
eta zuri ez dizu
inork begiratzen (bis)
A. Etxebarriazarraga
Lagun ona izan ta
kolpe bajua tori
behin zatoz hona eta
hartu behar ongi
baina eskatu deutsat
oin Olentzerori
ez kasu eiteko ni
ez nazen inori. (bis)
O. Bartra
Ni etortzea ez da
zuretzat etekin
hemendik nahi zenuke
atoan alde egin
joan zaitez hurrengora
ni hemen nago berdin
zerbait komentau behar dut
Olentzerorekin. (bis)