Bertsos - View details   To know more about this section

2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bizkaiko Bertsolari Txapelketa (19. 2023)
Performance
2023-12-16 Bilbo Txapelketa
Gai-emailea
Vidal, Beñat
Bertsolaris / Authors
Enbeita, Onintza
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Onintza, zure lagun onenak maite zaituala esan deutsu, baina ez bakarrik lagun moduan.

Description

Melody
Izarren hautsa egun batean
Stanza name
Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2023-12-16 Bilbo Txapelketa [Bertsoa] / Onintza Enbeita

Stanza name:  Hamarrekoa, handiaren moldekoa, 10 puntuz (hg) / Hamar puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Barra ondoan zenbat alditan
hartuko gendun abaro
umetan hasi eta gerora
gero eta gustorago
itxura baten zuk maite nauzu
gaur salto dozuz hiru lau pausu
pentsauko zendun luzaro
ta hasikeran zure esana
egin jat oso arraro
aurrean neukan San Miguelari
ein dautsadaz hiru trago
“Bueno, orduan zer eingo dogu?”
Pentsetan pasa leikez bi ordu
bizitza bakarra dago
ta saiatzeko prest nago.

Aber, ez pentsau hau esan eta
gelditu nazenik lasai
urduri nago, doble ikusten
dodaz pertsona eta mahai
baina nik dinot baietz benetan
saiatu egin geinke gaur bertan
biok alkarren andragai
zelan esango deutsut nik zuri
ez dodala ezebe nahi
bizitza erdi pasau izan dot
portal batean zure zai
alkarri heldu eta biluztu
daukagunetik guztia hustu
beti konpondu gara guay
ta igual ogean be bai.

Saiatze hutsak behintzat ez gaitu
kondenatuko inora
eta inora helduko garen
ikusiko da gerora
jatort gorantza gaur libidoa
nire azpia da likidoa
egin dagigun aproba
gaur arte ez naz sekula joan
neska baten azpikora
baina kont’eizu nirean dagon
hori hor ez al dago ba?
Errekuperau, alkarri heldu
etorri eta erropak kendu
berreskuratu beharko da
lehen galdu gendun denpora.