Bertsos - View details   To know more about this section

2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Paula Amilburu, Asier Otamendi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Arabako Bertsolari Txapelketa (16. 2024)
Performance
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Suarez, Oier
Bertsolaris / Authors
Amilburu, Paula
Otamendi, Asier
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zu, Paula, Barbie zara; eta zu, Asier, Ken. Azkenaldiko gehiegizko ospeak nekatuta, zuentzat denbora hartu eta Barbie-karabanan atera zarete egun batzuk elkarrekin pasatzera. Intimitatean ez dute hain bizitza perfektua. Paula hasita, hiruna bertso seiko motzean.

Description

Melody
Aresoarren bandera
Stanza name
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Paula Amilburu, Asier Otamendi

Stanza name:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Paula Amilburu
Gure izena esaten
edonon zaizkigu hasten
ta karabanan etorri gara
guztia ahazten
baina hemen ze babespen
nola perfektua ez den
jolasean hasi ta kamiseta
ezin baduzu ken. (bis)

Asier Otamendi
Paisaia berde ta garden
furgoneta hontan atseden
gure bizitza majo aldatu da
esango dut, zeren
kamiseta kendu omen
zuk kuleroak ondoren
Barbie usaina ardi usaina
bihurtu da hemen. (bis)

Paula Amilburu
Usainezko nire pusi
ardi usaina nagusi
ta zurea zer, enbalautako
ai txitxiburruntzi!
Ni ikutzeari utzi
hau ez indar ez luizi
egin zintuzten bizkar gehiegi
eta gerri gutxi! (bis)

Asier Otamendi
Entzun beharra sermoia
hori da zure gidoia
bizkar ederra badaukat, noski
zuri arrazoia!
Kenek badauka sasoia
hortxe jo behar du goia
lasai, Barbie, ni beti izango naiz
zure bizkarroia! (bis)

Paula Amilburu
Gauza hauek nola azaldu?
Egin zaitez zeure kargu
gizona egin zintuzten eta
behar zara landu!
Orain behar zaitut saldu
Barbieak Barbie behar du
bollerismoa probatzekotan
ez da inoiz berandu! (bis)

Asier Otamendi
Onartuko dut penetan
ukapena eman, zertan?
Ni beti pozik ibiltzen bainaiz
bide berrietan
mundu arrosa honetan
dena utzi `zagun bertan
behingoagatik hasiko al gara
zikinkerietan?