Bertsos - View details To know more about this section
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Aroa Arrizubieta
Bertsoa entzun |
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Aroa Arrizubieta
Stanza name:
Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Jendea aurrean nahiz ta ez dudan
sekula falta indarrik
esango dute bizitza dena
ondo pasa dudala nik
baina jan naute sarritan hainbat
egoera izugarrik
nahiz ez dagoen hemen guztia
hain argi esan beharrik
sarri beldurra eman dit (bis)
besteentzako ez dudalako
sekula aurpegi txarrik
eta ondoren negar egiten
dut nire gelan barrik. (bis)
Adierazi behar delako
sentitzerakoan larri
ezin baitugu irrika egon
eta dena zoragarri
zer pasako den nahiz eta orain
ezin dudan iragarri
saiatu nahi dut zera egiten
ez baitut egina sarri
ispilu aurrean jarri (bis)
nire beste ni delako hori
nire aurrera ekarri
sentitzen dugun guztia esan
diezaiogun elkarri. (bis)