Bertsos - View details   To know more about this section

2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Manex Agirre

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Arabako Bertsolari Txapelketa (16. 2024)
Performance
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Suarez, Oier
Bertsolaris / Authors
Agirre, Manex
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Alabak, lehen aldiz, bihar manifestaziora elkarrekin joatea proposatu dizu.

Description

Melody
Arratsalde on eta muxu bat
Stanza name
Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Manex Agirre

Stanza name:  Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Martxoak hiru, realidade bat
zen neskatila sortzean
urterik urte aipatu dugu
gai hori gure etxean
alaba ere ulertzen hasi
da adinera heltzean
ikusten gaitu ama ta biok
zurrun ta malaletxean
gaur manifaren hasieran gaude
espaloiaren ertzean
alaba daukat ondoan eta
ertzaintzak ditut atzean
ta harrotasuna eta beldurra
sartu zaizkit gorputzean. (bis)

Leloak ozen, pankarta zuzen
manifa bere onenean
gazteak eta beteranoak
indarrez ta kemenean
baina infiltratu bat hor hasi da
betiko ardi lanean
eta alaba estutu egin zait
karga bat hasi denean.
Hau egia bat da, alabatxo
eta etorkizunean
nire eskua izango duzu
hala behar den unean
baina askatu egingo dizut
zuk hala nahi duzunean!