Bertsos - View details   To know more about this section

2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Asier Otamendi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Arabako Bertsolari Txapelketa (16. 2024)
Performance
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Suarez, Oier
Bertsolaris / Authors
Otamendi, Asier
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zure gertuko pertsona batek egin duena onartezina iruditu zaizu. Harremana etetea erabaki duzu.

Description

Melody
Oso polita zara izatez
Stanza name
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Asier Otamendi

Stanza name:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Gaztetatikan ginen lagunak
ta ibiltzen ginen goxo
irten parrandan tragoak edan
ta biok hortxe, eroso.
Baina gauaren ilun horretan
dena bihurtzen da lauso
neskatxa bati hurbildu eta
nolabaiten egin kaso
eskua pixkat joan zitzaizun
igual gehiegi, akaso!
Berai eraso egin diozu ta
nei ein didazu eraso! (bis)

Ta polizian kontatuko dut
bart gertatu den kasoa
zure laguna izan ninteke
baina ez naiz inozoa
gertakizuna detaileekin
aipatuko dut osoa
hau ez ote da mutil kuadrilan
guk daukagun frakasoa?
Eta uste dut hemen gizonok
daukagula arazoa
gizarte hobe bat lortu dezagun
geuk eman beharko pausoa. (bis)