Bertsos - View details   To know more about this section

2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Aroa Arrizubieta

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Arabako Bertsolari Txapelketa (16. 2024)
Performance
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Suarez, Oier
Bertsolaris / Authors
Arrizubieta, Aroa
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Bizitzak bigarren aukera eman dizu.

Description

Melody
Abokatuak deitu berri dit
Stanza name
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Aroa Arrizubieta

Stanza name:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zer egin nahi nuen ez dut izan
egia esanda argi
ikasi eta gero ekingo
nion berriro lanari
eta gainera bronkak entzuten
nizkion sarri aitari
guztiz ondo ere ez nengoen
nire ispiluan adi
eta ez nekienez esaten
guztia kontu-kontari
horregatik ez nion zentzurik
ikusten bizitzeari. (bis)

Inork ere ez zuen entzuten
nire garraxi isila
ta nion: bizitzen ez badakit
hobeto nengoke hila.
Ez nekien ondo kudeatzen
nire barne iskanbila
eta Googlera sartu nintzen
irtenbide baten bila.
Esan bezala, irentsi ditut
hamalau kaxa pastilla
eta neurekiko pentsatu dut:
nahikoa izan dadila! (bis)

Baina Googlen kopuru hoiek
beti nahikoa ez dira
orain ospital batean nago
sabai zuriei begira
nahiz eta hau amaitu zedin zen
hasierako desira
dirudienez berriro ere
itzuliko naiz bizira
beste aukera bat eman baitit
eta behin eukita, tira!
Beste aukera eman badit
igual zerbaitengatik da! (bis)