Bertsos - View details   To know more about this section

2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Manex Agirre

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Arabako Bertsolari Txapelketa (16. 2024)
Performance
2024-03-16 Gasteiz Txapelketa
Gai-emailea
Suarez, Oier
Bertsolaris / Authors
Agirre, Manex
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Bizitzak bigarren aukera eman dizu.

Description

Melody
Arratsalde on eta muxu bat
Stanza name
Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2024-03-16 Gasteiz Txapelketa [Bertsoa] / Manex Agirre

Stanza name:  Hamabiko handia (hg) / Sei puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Patera baten barruan heldu
nintzen Europa ertzera
bizirauteko bide berri bat
saiatzera, probatzera.
Autobusean abiatu nintzen
hain penintsula luzera
Irun deitzen den herri batera
ta Frantziaren ertzera
bertan gelditu egin ninduten
beste askoren antzera
ta une batez seguru nintzen
banindoala etxera. (bis)

Baina txartel bat tokatua zait
bizitzaren loterian
jende on batek eztia jarri
zidan nik neukan zaurian
esan zidaten “fijatu zaitez
furgoneta kantarian”
disimulatu, aurrera egin
lortuko duzu, agian
ta KORRIKAra batu nintzen ni
Santiagoko zubian
ta gero muga pasatu nuen
uholde baten erdian. (bis)

Irribarretsu nabil ni orain
lehen nengoena larri
fenomeno hau beste inun ez zen
gertatuko oso sarri
eskua eman, euskaldun batzui
hainbat gazte eta zaharri
eta bigarren aukera bat da
nereganaino ekarri.
Azken finean, holako gauzak
izan leizke ulergarri
guk zapalduok laguntza eman
behar diogu elkarri! (bis)