Bertsos - View details To know more about this section
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Xabat Illarregi
Bertsoa entzun |
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Saioa Alkaiza, Xabat Illarregi
Stanza name:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
S. Alkaiza
Ebaki bat dut bihotz muinean
ebaki honekin hasita
Abaskal eta faxista horiek
telebistan garrasika
kunetan dauden horiek guztiak
noski ez ditugu ahantzita
treintaiseseko berdinak dira
baina maskara jantzita
X. Illarregi
Besaulki baten bi adineko
hortzak zorrozturik zerraz
ikusten dugu nola mugitu
diren Madril eta Ferraz
gu lehen mugitzen ginen garaian
dena lotzen zuten gerraz
batzuoi dena zail utzi zaigu
ta beste batzuei erraz.
S. Alkaiza
Erraz daukate dena eskultura
eta oroimen itzela
ta guk bazterrak edo ahanzturan
lurzoru baten eskela
segi tabernan goazen kalera
ikus dezaten horrela
gerran bezala oraindik ere
haien aurrean gaudela
X. Illarregi
Guk lehen latzak pasa ditugu
hori dugu ezaguna
ta orain ere modu berean
ez al gabiltza laguna?
Askatasunen bandera hartuz
hau da hau etorkizuna
guk badakigu zer den beraiek
dioten askatasuna.
S. Alkaiza
Askatasuna aberatsentzat
pobrearen kontrasteko
errepresioak, kaleratzeak
eguneko ta asteko
larogei urte, ez dut beldurrik
ez nator traza gazteko
eta galtzeko ezer ez dunak
dena du irabazteko.
X. Illarregi
Ezer galtzeko ez dugu noski
ta galtzekotan kordea
pentsioaren borrokan gabiltz
ta gu ez gabiltz hor beha
beraz jarraitu dezagun hontan
eta ez egon gordea
gure aldarriak egunkaririk
ez du beteko ordea.