Bertsos - View details To know more about this section
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Saioa Alkaiza
Bertsoa entzun |
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Saioa Alkaiza
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Puntua: Akatsetatik ere
bada zer ikasi
akatsak ez baitauka
hainbeste garrantzi
autoexijentzia
ahal dela erantzi
ta gozamena berriz
zure baitan jantzi.
Puntua: Garestia izaten da
sarri akatsa
beraz ez egiteko
lehena hartu arnasa
eta baretu zazu
barne anabasa
horrela botatzen da
hemen bertso latza.
Puntua: Zer egin barkatzeko
nork bere burua?
Sorkuntza hontan plazera
denez helburua
onartu zu zarena
ta utzi gudua
horrela ederragoa
delako mundua.