Bertsos - View details To know more about this section
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto
Bertsoa entzun |
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Julio Soto
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Puntua: Euskarak behar al du
egun berezia?
Bat eman diogu ta
ezin sinetsia
hobetzekotan hitzen
biharra, etzia
zabaldu behar genuke
guk parentesia.
Puntua: Oraindik oztopoak
daude agerian
pentsatu zazu Ander
bai gizaterian
euskaldunak trabaka
eta miserian
baina hara esperantza
Iruñea erdian.
Puntua: Euskaraz mintzatzea
erantzun bakarra
dela nahiko zenuke
orain azpimarra
bai euskara da gure
suaren giharra
horrela berotuko
da gure biharra.