Bertsos - View details   To know more about this section

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Lazkoz, Sarai Robles

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (46. 2023)
Performance
2023-12-02 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Aranburu Arriola, Ander
Bertsolaris / Authors
Lazkoz, Eneko
Robles, Sarai
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Eneko jatetxeko bateko nagusia eta Sarai zerbitzaria zarete. Eneko, Saraik esan dizu bezero batek iraindu egin duela eta ez dela gertatzen den lehen aldia.

Description

Melody
Gizakiak harri bat
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Lazkoz, Sarai Robles

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Lazkoz
Lantoki bat ezin da
bihurtu kaiola
irainen aurrean ez
naiz ni ezaxola
esaidazu oraindik
mahaian dagola
bereganaino joango
naiz ta uste dut hola:
kontrako eztarritik
joango zaiola. (bis)

S. Robles
Askotan gertatu da
ez da lehenbiziko
aldia bezero bat
hain hitz itsusiko
datorrena ta ez dut
pasatzen utziko
haientzat naiz langile
menpeko bat, kitto!
Espero ez nauzula
berdin ikusiko. (bis)

E. Lazkoz
Ba ez, eta gainera
nago bero-bero
nahiz ta ez naizen zure
suaren bonbero
hemen gara langile
ta dira bezero
ta nik denak nahi ditut
etxekotzat edo
lehenbizi langileak
bezeroak gero. (bis)

S. Robles
Hor erakutsi duzu
nagusi klasea
ez baita erraza denok
berdintsu batzea
ez dut nahi zure hitzei
pisua kentzea
baina nahiz ta zuk zaindu
neronen atzea
behar dudana da ni
errespetatzea. (bis)

E. Lazkoz
Ta ni hortan saiatzen
ari naiz ahal dela
lantokia ez dadin
bihurtu kartzela
hemen denok bete nahi
genuke sabela
ta jakizu lan txanda
ostean bezela
denok mahai berean
esertzen garela. (bis)

S. Robles
Mahaian denok batera
esertzen bagara
bezeroen kontuen
da hau beharbada
lanean segituta
betiko gisara
zerbitzari bat ongi
tratatzea hara
parekoen arteko
duintasuna da. (bis)