Bertsos - View details   To know more about this section

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Illarregi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (46. 2023)
Performance
2023-12-02 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Aranburu Arriola, Ander
Bertsolaris / Authors
Illarregi, Xabat
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zu baino 20 urte zaharrago den pertsona batekin hasi duzu harremana. Baina ingurutik jasotzen dituzun mezuek ezinegona sortzen dizute.

Description

Melody
Larogeita hamar urte
Stanza name
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Xabat Illarregi

Stanza name:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Maitasuna izan liteke
sorpresa eta inertzi
baina nere barru hontan
aterik nik ez dut itxi
aurkitu ginen garaian
gure artean zerbait hezi
ta elkarrekin egon nahiko
genuke bihar ta etzi. (bis)
Zerbait hala dela uste
dugunean ezin etsi
nik ere gure artekoak
uste dut dula merezi
maitasuna adinetik
ez bai liteke bereizi
zenbat aldiz esan dugun
baina ez dugu sinetsi. (bis)


Baina bizitzan zabaltzen
dira sarri hainbat ate
baina ateek sarraila
sarri itxirik daukate
maite zaitut, maite nauzu
eta ez gaude aparte
ta hori demostratzen da
bizi duguna bitarte. (bis)
Gure hitzek nahiz ta duten
aski oihartzun ta arte
orain elkarren ondoan
ze babes eta ze arpe!
Bi adin ezberdinekoak
izan litezkeela parte
nik ere ez nuen uste
hala gertatu den arte. (bis)

Nik hogeita hamar urte
igaro ditut kolpeka
ta zuk berrogeita hamar
zimur betean kopeta
baina besteen begiek
dirudite eskopeta
ta honekin egin nahi nuke
behar aina gogoeta (bis)
zergatik banatuko naiz
barrua badut beteta?
Aurrera segi dezagun
asteka, hilabeteka
ta besteek iritzia
izan bezate gordeta
bakoitzak berearekin
nahiko lan badauka eta. (bis)