Bertsos - View details   To know more about this section

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Sarai Robles

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (46. 2023)
Performance
2023-12-02 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Aranburu Arriola, Ander
Bertsolaris / Authors
Robles, Sarai
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Preso egon zara 5 urtez. Gaur duzu etxean lehendabiziko eguna. Arrotz sentitu zara.

Description

Stanza name
Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Sarai Robles

Stanza name:  Hamabiko berdina, 6 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Sei puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Bost urtez pasa ostean
hain egoera larria
herriko plaza daukate
propio niretzat jarria
esan didate apurtu
sententziaren orria
bota hitz batzuk, astindu
goian bandera gorria
eta nahiz izatez hau den
nire etxe ta jatorria
etxeko atean eten da
nire ongi etorria.

Senarra eta semea
egongelan nituen zai
baina hmen ez da girorik
festarik ezin da jarrai
kanpora ateratzea
lehen besterik ez nuen nahi
esaten didate pozik
egon behar duzu, Sarai
baina egongelan ez naiz
ia ere esertzeko gai
ze ni deseroso nago
ta etxekoak ere bai.

Bost urteko ausentzia
bi minutuetan senda
ezin litekeen bezela
luzea dut orain xenda
nahiz ta gehienek kalean
ohi nauten pozez lausenga
nahiz ta azkenik bukatu
zaidan zigorren zerrenda
etxe izan ez dudana
etxekoa bihurtzen da
askatasuna benetan
norberarengan hasten da.