Bertsos - View details To know more about this section
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Lazkoz, Julio Soto
Bertsoa entzun |
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Lazkoz, Julio Soto
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
E. Lazkoz
Hara Julio nolako
baskito kuadrilla
J. Soto
hona etorri dira
baina zeren bila?
E. Lazkoz
Hasi beharko gara
sortzen iskanbila
J. Soto
ta aktuazio hau behingoz
bukatu dadila.
J. Soto
Hara oholtza gainean
hor ocho poeta`
E. Lazkoz
hoiek ez dira izango
etxean profeta
J. Soto
hoiek zer dabiltz baina
kantu eta letra?
E. Lazkoz
Mingaina atzean dute
pozoia gordeta.
E. Lazkoz
Gerra zibila ere
lehen aipatu dute
J. Soto
Jesus! Ordutik pasa
dira berrehun urte
E. Lazkoz
kriston mina daukate
galdu izanan truke
J. Soto
Franco hemen balego
zer esango luke?
J. Soto
Hau izorratzea da
gure helburua
E. Lazkoz
hortik hasita aldatu
behar da mundua
J. Soto
eztul bat litzateke
gauza segurua
E. Lazkoz
baina horrek iraun du
soilik segundua.
E. Lazkoz
Eztul bat ta beste bat
ta beste bat gero
J. Soto
zuk ere eginzazu
eztulen bat edo
E. Lazkoz
montatu genezake
batukada fuego
J. Soto
ta Julio Soto hori
zer da ba torero?
J. Soto
Horrek ez al dauka ba
izen espainola?
E. Lazkoz
Neri egia esan
gustatzen zait hola
J. Soto
Ojala gero jartzen
badute kontrola!
E. Lazkoz
Uste dut Julio gure
bandoan dagola.
E. Lazkoz
Ta baietz pasa eman
guardia zibilak
J. Soto
ta Lazkoz horrek ere
ze bertso abilak!
E. Lazkoz
Eta bere lagunek
a ze iskanbilak!
J. Soto
Hemen atera behar
ditugu fusilak.
J. Soto
Ia behingoz bukatzen
den saioa lagun.
E. Lazkoz
Bai ze iraungo ditu
bestela bi egun
J. Soto
euskerazko hitz gehio
nik ezin dut entzun
E. Lazkoz
kablea moztu eta
dena itzal dezagun.