Bertsos - View details   To know more about this section

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Lazkoz

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Nafarroako Bertsolari Txapelketa (46. 2023)
Performance
2023-12-02 Iruñea Txapelketa
Gai-emailea
Aranburu Arriola, Ander
Bertsolaris / Authors
Lazkoz, Eneko
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Masailak gorritu zaizkizu.

Description

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Lazkoz


Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Institutua beti izaten da
gazteon eskaparate
batzuk herritar xume gara han
ta gutxi batzuk alkate
herritik joan nintzen lotsati
minak bizirik nigan basati
eta egiten zidan kalte
gaur gustokoa dudan neska bat
gerturatu ez aparte
eta esan dit “kaixo, Eneko,
hortik joango al ginake?”
Eta masailak oraintxe gorri
dauzkat nik lotsa deitzen diot horri
izango nuke gaur pake
noizbait esan balidate.

Ta berarekin atera gara
institutotik pausoka
atzean utziz salgai dituen
sentimentuen azoka
eskutik heldu “guazen, Eneko
gogoa nuen hau egiteko”
ta nik odola borborka
sabela daukat dantzari eta
bihotza berriz saltoka
lotsaren lotsaz beti atzean
egondakoa nago ta
nik maite zaitut esan dit goxo
ta pentsatu dut nik deseroso
gaur hasiko dut borroka
nere konplejuen kontra.

Haritz eder bat hartua dugu
gu biontzako aterki
ta bere hitzak nere belarri
ertzean ze ereserki!
Nik ere erantzun nahiko nioke
baina sentitzen naiz nahiko torpe
eta zer esan baneki!
Dakidana da ez naizela egon
inoiz gaur baino hobeki
bere ondoan ere lasaitzen
hasi naizela emeki.
Ez dakit nora helduko garen
baina mila esker gaurkoan hemen
zerbait didazu ireki
ta oroituko zaitut beti.