Bertsos - View details To know more about this section
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Sarai Robles
| Bertsoa entzun | 
2023-12-02 Iruñea Txapelketa [Bertsoa] / Sarai Robles
		
				
				Stanza name: 
		Hamaseiko handia (hg) / Zortzi puntuko handia (ip) 
		
		
		
								
		Localization: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Maite ditudanei eskerrak ta
mila besarkada estu
zuen ondoan baizik ezin da
halako zerbait amestu
baina azken hitzak badoazkit
ta ez kopetarik belztu
herri batera ezin dutena
halabeharrez tolestu
genozidio bat zuritzeko
zenbat medio antzeztu!
Batzuen misilak ta besteen
kale hondatu ta keztu
Palestinari ezin badiogu
irtenbiderik aurkeztu
munduan gerta daitekeen beste
guztiak zentzurik ez du.
