Bertsos - View details   To know more about this section

2024-11-24 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Eneritz Artetxe Eizagirre

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Performance
2024-11-24 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Araiztegi, Eneko "Korta"
Artetxe Eizagirre, Eneritz
Exercise
Binaka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Lagun minak izan zineten. Orain urte batzuk elkarrekin haserretu zineten. Berriro heldu diozue harremanari.

Description

Melody
Dozena bat bertso berri A
Stanza name
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2024-11-24 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Eneko Araiztegi "Korta", Eneritz Artetxe Eizagirre

Stanza name:  Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Artetxe
Behin egin zenidan planto
prestatu baitzinen guapo
ta bikotea kendu zenidan
nere kalterako
nahiz jasan mila halako
noizbait konpondu beharko
bikoteak ez, baina lagunak
dira betirako. (bis)

E. Araiztegi
Jontxo esan didazunak
a ze zoriontasunak
akabo nere kontzientziko
hain pisu astunak!
Bai betirako lagunak
hor dira zure jardunak
baina lagunez ez du ulertzen
nere maitasunak. (bis)

E. Artetxe
Hara ze erantzun hitsa
egin zait nahiko bortitza
nahiz berez elkar goxo hartzea
zen lehen baldintza
elkar ulertzeko giltza
berreskuratzen gabiltza
urte hauetan zer moduz joan
da zure bizitza? (bis)

E. Araiztegi
San Joanetan Seguran
zure bikoten liluran
jarri ginen ta berotu ginen
gaueko freskuran
gero zabiltz beti dudan
arantza askokin gugan
oain ohartu naiz lehenago zenbat
maitatzen zintudan. (bis)

E. Artetxe
Ote naiz zure eredu
astinduz bai lur bai zeru
nahigabe baina zure ondotik
nintzena aldendu?
Orain gabiltza zuzen gu
ta nahi badezu mantendu
bikote berri bat daukat eta
ez zaidazu kendu. (bis)

E. Araiztegi
Lasai zalantzan ez galde
ia gera biok talde
konturatu naiz hanka sartzea
ez dela debalde
ondotik ez zazu alde
trago eginez suabe
topa ein dezagun Eneritz orain
zu ta nere alde. (bis)