Bertsos - View details   To know more about this section

2024-11-24 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Performance
2024-11-24 Zarautz Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Martin, Alaia
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Zahar-etxe batean lan egiten duen erizain laguntzailea zara. Adinean aurrera zoaz, eta geroz eta zailagoa zaizu egunero egin beharreko zenbait lan egitea.

Description

Melody
Larogeita hamar urte
Stanza name
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2024-11-24 Zarautz Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin

Stanza name:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lan hau bihotzez maite dut
ta sentitzen naiz hitzeko
irrikaz nago bi oinak
crocs parean kabitzeko
behar duena entzun ta
egoki atenditzeko
hau ez delako leku bat
itxaron eta hiltzeko (bis)
kafesnea, lau gaileta
errutina bat goizeko
nahiko lan dut adin hontan
izen denak oroitzeko
ta nahiz eta zaila izan
kapazak gara ohitzeko
zazpi minutu dauzkagu
egoiliar bakoitzeko. (bis)

Joxeparen begiraden
edo Antonioren hitzen
azpiko azpi-tituluak
ahalegintzen naiz aditzen
oheak ti-ta eginda
maindire denak astintzen
eta halere patrika
ez daukat batere gizen (bis)
emakume erizainok
baikaituzte erabiltzen
ez pentsa patxadaz lasai
ohitu garenik ibiltzen
holaxe ibiltzen gara
lan duin dena zikintzen
zaintza inoiz ez delako
erdigunean ipintzen. (bis)

Baina ze egingo zaio
hemen lortu nuen plaza
goxoa da egongela
loreduna da terraza
eta nahiz bizirautea
ez den batere erraza
gutxi falta zait ta beraz
izan nahi nuke kapaza (bis)
umorez hartu kantuak
eskulana ta collagea
zahartzen joan, zahartzen joan
gai ez banaiz neurekasa
berriz honantz zabalduko
nuke pandoraren kaxa
ta egoitzan hartu nahi dut
nire azkenengo arnasa. (bis)