Bertsos - View details   To know more about this section

2024-03-07 Laudio Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2024-03-07 Laudio Jaialdia
Gai-emailea
Diaz De Cerio, Uxue
Bertsolaris / Authors
Martin, Alaia
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Gaurko urtebetetze festa antolatu behar duzu

Description

Melody
ETAren su-etenetik
Stanza name
Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2024-03-07 Laudio Jaialdia [Bertsoa] / Alaia Martin

Stanza name:  Hamalauko berdina, 7 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zazpi puntuko berdina 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Zahartzea niretzako
ez da izan arazoa
urtemuga urdindu ahala
luzatzen du hara soa
omentzen dut nire amona
ama edo arbasoa
gaur goraino bete nahi dut
reserba ardoz basoa
azken urteetan izan naiz
konplazientea, goxoa
eskuzabala, jatorra
besteentzat erosoa
gaur nik bakarrik jan nahi dut
nire bizkotxo osoa. (bis)

Mantel dotorena jarri
neure mimo, neure gustu
urte berri hontan egin
nire aldera apustu
ta hilabete guztiak
bihurtu bitez abuztu
ez dut beldurrez bizi nahi
hanka ez sartzeko juxtu
nahi ditut espektatibak
ahal den neurrian zapuztu
eta bestela pentsatu
ez epai, ez aurrejuzku
urtea esperientziz bete
ta behar ez denetik hustu. (bis)

Egunerokoak hartzen
gaituenez bere ziegan
egunak, asteak eta
hilabeteak hileran
joaten zaizkigu fijatu
gabe gure ibileran
gaur gelditu egin nahi nuen
besteekiko jarri greban
deskonektatu ta arnasa
nire buruari eman
mobila aparte utzi dut
ez naiz azaldu tabernan
modo aviónen egon naiz ta
eguna joan zait hegan. (bis)