Bertsos - View details To know more about this section
2024-04-27 Odieta Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza
Bertsoa entzun |
2024-04-27 Odieta Berezia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Miren Amuriza
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Amuriza
Zenbat gauza ekarri
dituzun mahaira
luze horiei nago
albotik begira
telebistako mando
bat ematen du tira!
Atzetik edo aurretik
nondik sartzen dira?
U. Alberdi
Joño! Harritu egin nau
ausarta Maritxu!
Taldera etorri da
ta dabil berritsu
galderak egiteko
ez batere izu
zuk diozuna baino
gehiago dakizu!
M. Amuriza
Bola paretxo hori
nahi nuke ukitu
bart ez nintzela jaio
baitzaizu iruditu
neuk ere bi hatz ditut
badakit non mugitu
Amerika ez zenuten
zuek deskubritu!
U. Alberdi
Noski nik egin behar
txistuari trago
deskolokatu egin nau
Maritxuk zeharo
baina gauza batean
ados gaude, klaro!
Jostailurik onena
garunean dago.
M. Amuriza
Garuna martxan beti
eduki dut neuk be’
nahi nukeen lekuraino
eroango ninduke
baina zuek ikusi
ta ze esango nuke
atrapauko nituzke
berriz hogei urte!
U. Alberdi
Larogeirekin ere
pasa leike ongi
bi bibragailu hemen
larrosa ta hori
sakatu botoiari
ta hau sartu tori!
Inoiz sentitu al duzu
bibrazio hori?
M. Amuriza
Sentituko ez nuen ba?
Gainera mantendu
beraz kajatxo hori
nire aurretik kendu
almohadak eta frutak
nahiz inork ez baimendu
etxean zegonakin
konpontzen ginen gu.
U. Alberdi
Beraz zirri usaina
zebilen haizean
ta moldatzen zineten
ahal zen klasean.
Sartu behar zenuke
biharko goizean
senarra armairuan ta
hau mesanotxean.
M. Amuriza
Ordun itxiko nuke
kuartoko atea
ta han pasako nuke
eternitatea
ez dut behar jostailurik
zuk niri ekartea
baizik neure senarra
zuk eramatea.
U. Alberdi
Senarra enkajaturik
furgonetan danba!
Nik hobe nukeela
Joxe eramanda
begira ez nun espero
holako eztanda
mila esker Maritxu
plazer bat izan da!