Bertsos - View details   To know more about this section

2024-06-30 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2024-06-30 Usurbil Jaialdia
Conductor
Berriozabal, Maite
Bertsolaris / Authors
Alberdi, Uxue
Gaztelumendi, Beñat
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Herri berekoak, kuadrillakoak zarete. Baina bakoitzak bere bidea egin du. Beñat, zu beti herri bueltan. Zuk, Uxue, beste ardura batzuk izan dituzu, ikasketak, oposaketak, familia, umeak… Baina azkenean heldu da berriro zuretzat Beñatekin elkartzeko unea. Deitu eta esan zenion: “Aurten festetan bazterrak erreko ditugu. Plaza eman didate, banatu naiz, zaintza partekatuta daukat… asteburua libre daukat”. Eta horrela elkartu zarete; Beñat sekula utzi gabeko lekuan, eta Uxue, hamar urte eta gero inguratu da.

Description

Melody
Antton eta Maria I
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2024-06-30 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Uxue Alberdi, Beñat Gaztelumendi

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Alberdi
Ni aldatzen joan naiz
aroan-aroan
lanaren ta umeen
hoien abaroan
hortxe ikusten zaitut
peta bat ahoan
kaña bat eskuan ta
barraren ondoan
utzi zintudanetik
ez al zara joan? (bis)

B. Gaztelumendi
Ia bilakatu naiz
tabernako marko
ni beti hain egonkor
ez irri, ez malko
betiko toki hontan
ni beti galako
peta bat ezpainetan
txuparekin guapo
nik herria zaindu det
zentozenerako. (bis)

U. Alberdi
Eta eskertzen dizut
akabo, akabo!
Beñat sentitzen bainaiz
pixka bat arraro
gure herritik kanpo
egon naiz luzaro
orain bi erdi herren
beste hiru kalbo…
Denak ikusten ditut
ni baino zaharrago. (bis)

B. Gaztelumendi
Beraz gabiltza nahiko
itxura txarrean
denborak eraitsita
bere labarrean
kolesterol, azido
eta abarrean
nahiz suntsitu gaituzun
zuk gau bakarrean
bazpare ez zaitez jarri
ispilu aurrean. (bis)

U. Alberdi
Eder ikusten baita
bakoitza berean
auto-estima dugu
lehengo legean
baina urteak ezin
denon mesedean
nik bilatu nahi nuke
jendea jendean
ze droga hartzen dira
oraingo mendean? (bis)

B. Gaztelumendi
Ba lehenago egon zen
speedaren moda
gero eme pixka bat
agian ondora
gaua ez du nahikoa
eskatzen du droga
tekila eramanda
antsiaz ahora
berandu heldu zera
nerabezarora. (bis)

U. Alberdi
Eske bizitzak dauzka
hainbeste olatu
ta gaztaroa hala
gainetik pasatu
gaur gauean nahi nuen
guztiz desmadratu
baina ze pasa zaidan
hara hor bi datu
bi ardo edan ditut
eta mareatu! (bis)

B. Gaztelumendi
Lehenago izan zinen
zu nire eredu
gero parrandan irten
gintezen erregu
orain bi ardorekin
nahikoa ote du?
Nahi baduzu hontantxe
utzi behar degu
bihar kafe bat ere
hartu dezakegu. (bis)