Bertsos - View details   To know more about this section

2024-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Aroa Arrizubieta, Julio Soto

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2024-09-01 Plentzia Jaialdia
Conductor
Ibargurengoitia, Erlantz
Bertsolaris / Authors
Arrizubieta, Aroa
Soto, Julio
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Julio, aspaldi ari zara saltzaile jazarleen deiak jasotzen. Erantzuterakoan gozoa eta adeitsua izan zara beti, baina pazientzia agortzear duzu. Ordu txikietan ere hortxe, telefonoak dar-dar, kontuak saltzen eta eskaintzen. Berriro ere jo du telefonoak, Aroa komertziala duzu beste aldean.

Description

Melody
Nere senarrarekin I
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2024-09-01 Plentzia Jaialdia [Bertsoa] / Aroa Arrizubieta, Julio Soto

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Arrizubieta
Ring! Ring! Ring! aritu naiz
segundutxo batzuk
eta “Zer nahi duzu?” ja
erantzun duzu zuk
baina lasaitu zaitez
oferta ona dut
hogeta bat giga gaur
hogei euroren truk. (bis)

J. Soto
Hainbeste gigek hartzen
naute angustian
ni nere poltsa bero
ta bizkar bustian
ametsetan nenbilen
gozo arrastian
oaintxe Parisen nengon
Torre Eiffel azpian. (bis)

A. Arrizubieta
Berdin zait Torre Eiffelen
ta berdin elizan
eskeintza onak onartu
behar dira bizitzan
ez ote zenuke nahi
Torre Eiffelen gisan
gigak erosi eta
gigantea izan? (bis)

J. Soto
Beraz pentsatu behar
nuke giganteki
baina gaua heltzean
emeki-emeki
hau modo avionen
baneuka hobeki
zuena modo pelman
egoten da beti. (bis)

A. Arrizubieta
Modo pelman nagoela
ta jendeak txalo
ta hau erosiko ote
didazun auskalo!
Gauzak konpondu behar
ditugu txotxolo!
Kontu korrontea eman
eta egizu lo! (bis)

J. Soto
Txotxolo esan didazu
lasai eta bikain
saltzaileak hitz egin
behar luke apain
nik emango nizuke
eskuzabal naiz hain!
Kontu korrontea ere
lotan daukat orain. (bis)