Bertsos - View details   To know more about this section

2024-09-27 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Etxahun Lekue

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2024-09-27 Loiu Jaialdia
Conductor
Beitia, Iñaki "Arbildu"
Bertsolaris / Authors
Bartra, Oihana
Lekue, Etxahun
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek biok, biharko mendi martxarako eman duzue izena. Goizaldeko bostak dira eta oraindik hor zaudete mostradore ondoan.

Description

Melody
Gazteak Lizargatez
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2024-09-27 Loiu Jaialdia [Bertsoa] / Oihana Bartra, Etxahun Lekue

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


O. Bartra
Indarrak ipinita
gure motorrean
tragotxo bat hartuta
gaur derrigorrean
eta horrela gaude
modu gogorrean
parranda honetako
mendi tontorrean. (bis)

E. Lekue
Txosna alboan gagoz
ez gagoz elizan
bart gaban lapur batzuk
egon diran gisan
abituallamentua
eroan dabe ehizan
nire motibazino
bakarra hori zan. (bis)

O. Bartra
Motibazio hori
nahiko logikoa
baina izan beharko da
eskeinirikoa
lehen kalimotxo ta
azken txupitoa
benetako edari
energetikoa. (bis)

E. Lekue
Forma handia dozu
zeure talentuan
ta oin zaoz gorenean
behar den momentuan
bihar egizu martxa
entrenamenduan
nik itxarongo ‘zut oin
nagoen lekuan. (bis)

O. Bartra
Gaba osoan gabitz
ijili-ajala
ezin dugu gastatu
azkenengo bala
ni joan ta zu hemen bertan
egongo zarala
ezin duzu ukatu
martxa daukadala. (bis)

E. Lekue
Zuk martxa dekozunik
nork ez dau jakingo
bihar ere martxari
deutsezu ekingo
zerbeza ta txupito
guztietan bingo!
Deshidratatu behintzat
ez zara egingo. (bis)

O. Bartra
Parrandan hemen nabil
zurekin hain lasai
alkohola bihurtuta
niretzat erregai
likido pila baino
nik ez dudala nahi
barran badago eta
zeruan ere bai. (bis)

E. Lekue
Baina atxaki horrek
emon leike txarto
eta hobetsuren bat
pentsatu beharko
bikaina otu jata
nire baitarako
desnibel gitxiegi
deko niretzako. (bis)

O. Bartra
Beraz luzatu behar
da gure denbora
parrandan hartu dugu
kristoren ganora
gora joango gara
dantzan gora, gora
ta holan gure aldatza
nibelatuko da. (bis)

E. Lekue
Diñoskue kirola
dogula sanoa
baina ez da zuzena
diñonan asmoa
nik ez dekot sasoia
ez dekot ritmoa
gura dozuna egin
ni etxera noa. (bis)