Bertsos - View details   To know more about this section

2024-11-27 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Eli Pagola

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Performance
2024-11-27 Bilbo Jaialdia
Gai-emailea
Barandiaran, Sara
Bertsolaris / Authors
Pagola, Eli
Exercise
Bakarka gaia-emanda
Proposed topic
Aspalditxoan zabiltza harri-jasotzaile bihurtu nahian baina ez zara ausartzen pausoa ematera.

Description

Melody
Hil da Canovas fuera Canovas I
Stanza name
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2024-11-27 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Eli Pagola

Stanza name:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Plaza erdira atera nahi det
atera nahi naiz plazara
erakusteko dudan dohaia
ta dakarkidan patxada
herri osoak ikusi nazan
Perurenaren gixara
baina halakorik egunen baten
gertatu beharko bada
lehenik eta behin altxa beharko
dakarkidan harrikada.

Maskulinoa dela kirola
berririk ez det esango
hamarren bat gu ikusi nahian
ere ez dela joango
baina ja batzuk bagabiltzanez
entrenatzen ondoz ondo
entrenatzaile fin bat badaukat
ondoan Lur Errekondo
ezin dugula dioten hoiek
ikusiko dute ondo.

Nik nekarkien pasio eta
amets goren horixe da
harriak gora altxa ditzadan
Gisasolaren antzera
baina maila ta dohaiagatik
bota ezkero atzera
berritasunak ba omen datoz
beren tatu eta zera
urtebete bat alde egingo det
Azpiazu Fitness-era.