Bertsos - View details   To know more about this section

2024-03-22 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Andoni Rekondo Izagirre

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Erniarraitz Sariketa (12. 2024)
Performance
2024-03-22 Azpeitia Sariketa
Gai-emailea
Alberdi, Haritz
Bertsolaris / Authors
Rekondo Izagirre, Andoni
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Denbora daramazu talde lanean. Gaur taldeko lider izateko aukera eskaini dizute.

Description

Melody
Bizkorra ez naiz baina badaukat
Stanza name
Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2024-03-22 Azpeitia Sariketa [Bertsoa] / Andoni Rekondo Izagirre

Stanza name:  Hamahirukoa, handiaren moldekoa, 7 puntuz (hg) / Zazpi puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lehen urtetan erdi lotsati
taldekideei agurra
orduz geroztik ikasi det ba
egun dakidan apurra
bizikletari tinko eutsita
hain txalkortuta, makurra
denborarekin izendatua
Ormaiztegiko zakurra
eta begi bistan Tourra. (bis)
Liderrarena ez da izaten
hain etorkizun ziurra
elkartzen dira ilusioa
ta gaizki ‘iteko beldurra. (bis)

Lehen guztiak uzkurtzen ziren
Lance Armstrongen atakean
eta orain gu jarri behar gera
Pogačarren jo ta kean
Cofidisetik agindu hori
ni jarriz gero katean
baina gure egun zalantza daukat
ea nagon aldartean
Mont Ventouxeko partean (bis)
zeren haundiak ibiltzen dira
gustora jolas parkean
eta ni horren txikia naiz han
oilar haundien artean. (bis)

Ta kirolean beti ez al da
zeroa edo hamarra?
Onean dena laudorioa
ta akatsean marmarra
lehen aipatu det Tourrak bainauka
lehendik kezkatu xamarra
baina burutik kendu behar zait
sartu didaten aparra
ez, ni ez bainaiz bakarra (bis)
eskalatzaile finen dohaia
eta gregarioaren garra
denen artean egin dezagun
talde on baten indarra. (bis)