Bertsos - View details   To know more about this section

2024-04-06 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Aner Peritz Manterola, Aitor Ugarte

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Osinalde Saria (52. 2024. Gabiria)
Performance
2024-04-06 Gabiria Sariketa
Gai-emailea
Etxezarreta, Ane
Bertsolaris / Authors
Peritz Manterola, Aner
Ugarte, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Herriko laneko brigadako bi kide zarete, Aner hasi berria da eta Aitorrek, aldiz, urte asko daramatza. Aner, ohartu zara lanik desatseginenak tokatzen zaizkizula.

Description

Melody
Orioko balearena
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2024-04-06 Gabiria Sariketa [Bertsoa] / Aner Peritz Manterola, Aitor Ugarte

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Euzkitze
Beti ibili behar
nik zure trukean
txapa nik entzun behar
inork entzutean
lurpera jetxi behar
eta ni lurpean...
Asko ikasi dezu zuk
berrogei urtean! (bis)

A. Ugarte
Hartuz nik egin dizut
zuri mesedea
baina zugan ez nuen
Aner nik fedea
ta probatu nahi nuen
zein zaren trebea!
Honi esaten zaio
zaharraren legea. (bis)

A. Euzkitze
Bai biak zara, zaharra
ta ilustratua
ta barruko harremana
nola puskatua!
Alperkeriarekin
ondo uztartua
igertzen zaizu barne
ertzain frustratua. (bis)

A. Ugarte
Aner horrelakoa
dugu guk bizitza
zuk badaezpada segi
ongi nere hitza
udaltzain ta ertzainek
daukaten baldintza
barkatu zu’re bide
beretik zabiltza. (bis)

A. Euzkitze
Ba bai zure pausoek
xarmatxoa dute
besteeri agintzen
horrenbeste urte
ta ni hemen lanean
lau xentimon truke
iriki alkantarilla
erten ein nahi nuke! (bis)

A. Ugarte
Ba zaharraren trukoek
hauexek dakarte
nik gura zintudan nik
hemendik aparte
nola bertsotarako
duzun nahiko arte
hortxe egongo zara
on bat bota arte. (bis)