Bertsos - View details   To know more about this section

2024-06-22 Muxika Sariketa [Bertsoa] / Asier Galarza, Eli Pagola

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Argi Baltza Sariketa (4. 2024)
Performance
2024-06-22 Muxika Sariketa
Conductor
Retolaza, Mikel
Bertsolaris / Authors
Galarza, Asier
Pagola, Eli
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Lagun minak zarete. Asier, urte osoan zehar oso okupatuta egon denez udan eskainiko zizula denbora esan zizun Elik. Uda heldu da eta agenda betea dauka Elik, udaleku, txango… Ez da zutaz akordatu.

Description

Melody
Espainian behera
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2024-06-22 Muxika Sariketa [Bertsoa] / Asier Galarza, Eli Pagola

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Galarza
Norberaren bizitza
daukagu jakina!
Baina behin egiteko
asmotan berdina
ekainak hogeita bi
ta egia gordina
berriz ere bakarrik
zure lagun mina
berriz egin diozu
lagunari mina. (bis)

E. Pagola
Ikasturtea pasa
baitet lanez lepo
orain uda helduta
guztia baleko
min egin dizut eta
zer det esateko?
Elkartuko bagina
nigatik perfekto
udalekutarako
konpra egiteko. (bis)

A. Galarza
Besterik ez badago
ene adiskidea
onartu beharko dut
dakarzun idea
baina planen bat nuen
nire adibidea
ze beldurgarria da
daukazun tinbrea
zurekin pasa nahi dut
denbora librea. (bis)

E. Pagola
Baina denborak dena
emango baligu
ez bagenuke behar
ez lan ta ez diru
oinarri bat behar da
ni nauzu testigu
laguna izateak
Asier merezi du
sillek hankak bezela
gutxienez hiru. (bis)

A. Galarza
Gehiegi ez naiz fijatzen
ni altzarietan
baina fidatu ohi naiz
zure egitean
asmo ona daukazu
zure begietan
baina tarte bat ez al
daukazu benetan
arratsalderen baten
bi hilabetetan? (bis)

E. Pagola
Eguneroko martxan
nahi nuke jarraitu
uda ez dadin uste
bezela amaitu
baina arratsalderik
behar bada doitu
bat libre utziko det
nola arrazoitu?
Salbuespen izango da
ta ez zaitez ohitu. (bis)