Bertsos - View details To know more about this section
2024-12-01 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Andoni Rekondo Izagirre
Bertsoa entzun |
2024-12-01 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Agin Laburu, Andoni Rekondo Izagirre
Stanza name:
Zortzikoa, berdinaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, berdinaren moldekoa (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
A. Laburu
Eguzkitik eguzkira
hamaika urte guztira
orain dirua falta dala-ta
mantatikan tira
gure kooperatiba
pixkana itzaltzen ari da
baino zergatik daude guztiak
gu bioi begira? (bis)
A. Rekondo
Kooperatiba abaro
ta gu bi tipo arraro
nunbait diruen poltsak jadanik
ez daude oparo
gu susmagarri akabo
ni ere sinetsita nago
bioi begira daudela denak
zui pixka’t gehiago. (bis)
A. Laburu
Garaia det azaltzeko
zergatik nagon trantzeko
nere bizitzan dena dijoa
aurrekoz atzeko
ez degu ezer galtzeko
ta nabil lapur antzeko
enpresa ere prestatu dute
Txinara saltzeko. (bis)
A. Rekondo
Txinatar izen-abizen
hoiei saltzea komeni zen
ta bitartean guk omen degu
patrika bat gizen
zure argudio ta hitzen
atzean zabiltza fintzen
hartu al dezun ez dakit baina
ez dizu luzitzen. (bis)
A. Laburu
Ez det onartu nahi kulpa
hargatik hasi ta buka
luzitu gabe nabil enpresan
disimulatuta
eskuak kutxan sartuta
nabilela onartuta
langabezira nijoa baino
neriak hartuta. (bis)
A. Rekondo
Ta zaude triste bezela
ezin zitekeen bestela
baina onartzen det Agin neretzat
etxeko zarela
Aitor pelota itzela
pentsatu izan det horrela
erdia eman ta esango det
bera izan dela. (bis)