Bertsos - View details   To know more about this section

2024-12-01 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Andoni Rekondo Izagirre

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Performance
2024-12-01 Arrasate Txapelketa
Gai-emailea
Artola, Imanol "Felix"
Bertsolaris / Authors
Arregi Markuleta, Maider
Rekondo Izagirre, Andoni
Exercise
Binaka gaia-emanda puntutan
Proposed topic
Senideak zarete. Zuen gurasoek urrezko ezteiak beteko dituzte gutxi barru. Zer oparitu pentsatzen hasi zarete.

Description

Melody
Lurralde dena dabil I
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2024-12-01 Arrasate Txapelketa [Bertsoa] / Maider Arregi Markuleta, Andoni Rekondo Izagirre

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Rekondo
Bi hoiekin asmatzen
ez dago erraza
M. Arregi
zu ez zara eta ni
ere ez naiz kapaza
A. Rekondo
beraiena ezkontza
gurea nahasmasa
M. Arregi
lasai ze nik sorpresaz
beteta dut kaxa.

M. Arregi
Urrezko sorpresarik
ez daukat ordea
A. Rekondo
Ferrero Rocher kaxa
atzean gordea
M. Arregi
baina aita bonboiekin
horren da bordea
A. Rekondo
igual beste zeozer
daukagu hobea.

A. Rekondo
Txokolate bainu bat
omen da oso ona
M. Arregi
baina horrek zehazki
non hartzen du forma?
A. Rekondo
Balneario batean
etorrita hona
M. Arregi
ideia hoiek dira
zerbaiten sintoma.

M. Arregi
Bainuak neri emango
bailidake nazka
A. Rekondo
baina oparietan
badu arrakasta
M. Arregi
aitarentzat onena
ardoa ta gazta
A. Rekondo
bateko masajea
ta besteko bazka.

A. Rekondo
Alkandora berri bat
hartu dezakegu
M. Arregi
hori edukiko du
agian eredu
A. Rekondo
zeren daukanak mende
erdia bete du
M. Arregi
eta horrekin dugu
nahikoa ernegu.

M. Arregi
Ta gure amarentzat
kasualitatea
A. Rekondo
igual belarritako
bati jo atea
M. Arregi
oparirik onena
agian pakea
A. Rekondo
balneariora bera
bakarrik joatea.

A. Rekondo
Bientzako moduko
zerbait egongo da
M. Arregi
ba ideia pila bat
badatoz gogora
A. Rekondo
bertsotara joateko
badute denbora
M. Arregi
ai nolakoa izan
behar da urrezko boda.

M. Arregi
Aukerarik onena
balnearioa
A. Rekondo
hortxe bukatuko da
gure jarioa
M. Arregi
baina gure soldata
ze prekarioa
A. Rekondo
urrezko ezkontzena
ze usadioa.