Bertsos - View details   To know more about this section

2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aner Peritz Manterola, Andoni Rekondo Izagirre

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Performance
2024-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Authors
Peritz Manterola, Aner
Rekondo Izagirre, Andoni
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Adiskideak zarete, eta jubilatuta zaudete biok. Biloba txikiak dauzkazue. Zuk, Andoni, haiek zaintzen pasatzen duzu eguna. Anerrek ez.

Description

Melody
Orainaldiko idazlan batek
Stanza name
Zortzikoa, handiaren moldekoa, 5 puntuz (hg) / Bost puntukoa, handiaren moldekoa (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Aner Peritz Manterola, Andoni Rekondo Izagirre

Stanza name:  Zortzikoa, handiaren moldekoa, 5 puntuz (hg) / Bost puntukoa, handiaren moldekoa (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Rekondo
Bata pareta margotzen eta
hura dindilizka
bat omen dela erdi astronauta
bestea artista
nahiz ta nekatu erdizka
badaukate begi bista
lanaren truke ongarria zait
eurek duten txispa. (bis)

A. Euzkitze
Ba niri txispa kentzen didate
ze eskizofreni!
Ta ez diet nahi zuk adinako
indarrik eskeini
hainbat ume, hainbat premi
zaintzea ez zait komeni
beraien ama zaindu nunean
nazkatu nintzen ni. (bis)

A. Rekondo
Ba nazkatzeko oraindik ere
hain zera gaztea!
Zuen Markeltxo gainera ziur
ez dela trastea
txutxetik bete astea
gurasoen desgastea
gozagarri zait gure semea
amorraraztea. (bis)

A. Euzkitze
Nik ja aspaldi ikasi nuen
nire lekzioa
ez dut nahi jasan berriz haur txiki
baten tentsioa
txutxetako prezioa
al da zure desioa?
A! gainera hortan gastatzen duzu
nire pentsioa. (bis)

A. Rekondo
Bai, bai horretan bat gominola
ta besteko lata
pentsioena nahiz ta batzutan
daukagun ataka
negarra eta botaka
joan bagoaz tipi-tapa
gainera erraz lokartzen ditut
bertso bat botata. (bis)

A. Euzkitze
Ba segi zazu bertso kantuan
hain bada polita
zuk zaindu zazu haien arreta
ta haien errita
gure iloba Monika
ez da hain neska bonita
zuk hartu zazu amodioa
ta nik gin-tonika. (bis)

A. Rekondo
Sentitzen zera zu Monikaren
menpeko titere
eta gin-tonik kargatu batek
agian mesede
zu ez bazabiltza trebe
nik laguntzea dut xede
ekarri eta zainduko ditut
zure haurrak ere. (bis)

A. Euzkitze
Haiek bakarrik zaintzen dira ja
hori da zioa
eta ez diet eskeintzen lehengo
dedikazioa
zuretzako pasioa
arta eta akzioa
lan denetatik hartu nuen nik
jubilazioa (bis)