Bertsos - View details   To know more about this section

2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Performance
2024-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Authors
Gaztelumendi, Beñat
Martin, Alaia
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Zuek biok lokal berean ensaiatzen duzue bakoitzak bere antzerki-taldearekin. Beñat, Alaiaren taldeak ensaiatu badu lehenago, beti dena hankaz gora topatzen duzu.

Description

Melody
Kantatzera nijoa
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi, Alaia Martin

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


B. Gaztelumendi
Antzerki talde honek
hemen zenbat arte
zikina eta hautsa
galanki dakarte
dekoratu ta jantzi
ez dira aparte
garbitzea ez da nere
antzerkiko parte. (bis)

A. Martin
Baina ikasi duzu
entsaioz entsaio
hor nabil ni kapel ta
maskara karraio
kosmosaren ritmora
ez bainintzen jaio
sormena librea da
zer egingo zaio! (bis)

B. Gaztelumendi
Baina zure sormenak
non du jatorria
garbitu ta garbitu
nabil jator ia
Hollywoodetik ote
zaude etorria
nahi al dezu jartzea
alfonbra gorria? (bis)

A. Martin
Hara ailegatzeko
badut adorea
beraz egin nezake
bide ezin hobea
Hollywooden txar-txarra
da etika kodea
hobe ipiniz gero
alfonbra morea.

B. Gaztelumendi
Ez dira ez izango
biderik motzenak
aditu ditut zure
mingain ta hortzenak
alfonbra morearen
aldarri ozenak
ez gaituzu asko zaintzen
gero gatozenak. (bis)

A. Martin
Bale, ba zainduko dut
aktoreon klana
hurrengoentzat behintzat
ez uzteko lana
eta ez dadin mindu
gure harremana
rumba bat erosiko
dugu erdibana. (bis)