Bertsos - View details To know more about this section
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
Bertsoa entzun |
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi
Stanza name:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Puntua:
Bakardadea ez da
beti hautatua
Gaztelumendi:
ez da gezurra eman
diguzun datua
batzuek barruraino
baitago sartua
nik asko eskertzen det
zure kontaktua.
Puntua:
Jendez inguratu ta
bakarrik sentitu
Gaztelumendi:
hori askorengandik
sarri dut aditu
berdin du hasiberri
berdin du aditu
inguruan lagunak
nornahik behar ditu.
Puntua:
Noizbait jardun al zara
bakardade bila?
Gaztelumendi:
Ba gaurko plaza izan
arren borobila
ta aurrean entzuleak
agian sei mila
nere bakardade hau
bukatu dadila!