Bertsos - View details   To know more about this section

2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Rekondo Izagirre

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Performance
2024-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Authors
Rekondo Izagirre, Andoni
Exercise
Bakarka lehen puntua-emanda
Proposed topic
Gaia: Kontsumismoa

Puntua: Denetik dugu baina / kontsumitzen segi
Puntua: Berria ez da beti / hobea izaten
Puntua: Gailu guztiek dute / iraungitze data

Description

Melody
Haizeak bidali du
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Rekondo Izagirre

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Puntua:
Denetik dugu baina
kontsumitzen segi

Rekondo:
beti asko delako
ta inoiz gehiegi
kapritxotan iltzatzen
ditugu bi begi
Gabonak datoz eta
hala izan bedi.


Puntua:
Berria ez da beti
hobea izaten

Rekondo:
baina gehienak ez du
horixe esaten
pentsatu propagandak
zer lortu dezakeen
jada zail dela gure
artekoa jasaten.


Puntua:
Gailu guztiek dute
iraungitze data

Rekondo:
norberak dauka bere
bizitza etapa
nahiz ta dirua heldu
ohi zaigun tantaka
ondo irensten degu
jasotako lata.