Bertsos - View details To know more about this section
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
Bertsoa entzun |
2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Alaia Martin
Stanza name:
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Kazetarion beldurra
da beti orri txuria
gaur pantailaren aurrean
horren nago urduria
hitzak ez dira soilik hitz
sarri dira bisturia
ta oraindik gogoan dut
tabernako irudia
Euskal Herria kokatzen
ari da mapa mundia
ze iragan izan dugun
hautsitako araudia
eta orain hemen nago
hitza da nire zubia
sabel barrenean ere
daukat oilo ipurdia.
Euskal Herriak iragan
bat baitu oso mingotsa
oraindik luzatzen dugu
iraganaren morrontza
torturatua izan zen
jasan zuen ziegen hotza
eta betiko apurtu
omen zitzaion bihotza
elektrodoak ipini
lepoan estutu poltsa
ta gero “egon isilik
eta sinatu aitortza”
ta orain ni hemen nago
erdizka daukat kokotxa
nola transkibatuko dut
bere dardara ahotsa?
Batzuk kargu altuetan
babespena lehen gerizan
beste batzuk ziegatan
esperantza baten ehizan
horrela izan da kontua
euskal politikagintzan
nahiz dena ahaztu nahi dugun
pasatu ez balitz gisan
topatu nituen bere
mila tristura ta hitz han
ta agindua eman zidan
duinki zabaldu nitzan
portadan titularra da
justu hola komeni zan:
“hemen biktima guztiak
ez dira berdinak izan”