Bertsos - View details   To know more about this section

2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Performance
2024-12-14 Donostia Txapelketa
Gai-emailea
Iriarte Iribar, Iker
Bertsolaris / Authors
Gaztelumendi, Beñat
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Gaur egungo datuek diote herritarrok Euskal Herriarekiko gero eta atxikimendu txikiagoa dugula. Etorkizunera begira jarri zara.

Description

Melody
XILABAra jina nauzu
Stanza name
Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2024-12-14 Donostia Txapelketa [Bertsoa] / Beñat Gaztelumendi

Stanza name:  Hamaseiko berdina, 8 puntuz eta 8 silabaz (hg) / Zortzi puntuko berdina, 16 silabaz (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mundu globalizatuan
nola jotzen dan txikira
estatu egiturarik
baldin bagenu sikira!
Euskaldunok begiratzen
badugu ETB2ra
gure erreferenteak
ta izarrak zeintzuk dira?
Euskal hiztunak oraindik
jeitsi ez arren erdira
gure lehentasunetatik
aspaldi zen erretira
ta hala gaude Parisa
eta Madrila begira
Euskal Herria diogu
baina ze Euskal Herri da?

Herri bat osasunean
jartzen duena gastua
kalean bizi den hori
ez daukana ahaztua
nahiz ta kontraesanetan
baduen zer orraztua
bada nondik eragina
eta nondik erraztua
Euskal Herri bat nahi nuke
zikindua, lokaztua
orain ertzean daudenei
jartzen diena gustua
umetatik sormenean
ta kulturan arnastua
ertzak maite dituena
ta euskaran ardaztua.

Bi estatu haundi daude
polizia eta erpe
gure herri honi eman
nahi diotenak aterpe
batzutan inertzietan
urtzen gara nahiko merke
militantzia behar da
bere izerdi ta neke
dena egin dugu baina
dena dago egiteke
bertsolaritzak bide bat
ere zabal lekieke
adibidez begiratu
gaur Illunbe bete-bete
gaur fikzio bat da baina
egia izan daiteke.