Bertsos - View details   To know more about this section

2024-09-14 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Unai Mendizabal, Andoni Rekondo Izagirre

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Performance
2024-09-14 Urretxu Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Mendizabal, Unai
Rekondo Izagirre, Andoni
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Elkarrekin taberna bat duten bazkideak zarete. Zabaldu zenutenetik egon izan da tabako makina zuenean. Zuk, Unai, kendu egin nahi duzu. Andoni ez dago ados.

Description

Melody
Egun lanerat abiatu zait
Stanza name
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2024-09-14 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Unai Mendizabal, Andoni Rekondo Izagirre

Stanza name:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


U. Mendizabal
Nahiz ta taberna denetan dauden
gurearen gisakoak
kezka berriak ekarri dizkit
Andoni lagun gaurkoak
nahiz orain arte besteen etxean
egin kalte tabakoak
makina hontan ikusi ditut
semean kuadrillakoak.

A. Rekondo
Pentsatzen dezu galdu degula
kontrola eta ordena
adingabeek ezin dutela
argi jartzen du ba lema
gure gainean jarri nahi dezu
tabakoaren problema
baina argi det ez da gurea
baizik ta gurasoena.

U. Mendizabal
Nabaritzen da ez, ez zerala
zu ez aita ta ez ama
ardura dana bota nahi dezu
nonbait orain besteengana
gure ardura ere bada hau
nahiz gure esku ez dan dana
besteen etxean ez det desio
gurean nahi ez dudana.

A. Rekondo
Baina bestela ere badugu
bezeroen pupurria
zer gertatzen da kolatzen bada
nerabeen izurria
lehendik ere komeri asko
eta dirua urria
nik borondatez ez det moztuko
gure diru iturria.

U. Mendizabal
Baina taberna ez dago martxan
makinan diruai esker
gure barra hontan izaten dira
hamaika bezero eder
saldu nahi dezu Marlboro, Lucky
bai Camel eta bai Chester
ta balioak salgai ipini
beharko dituzu laister.

A. Rekondo
Nik begi arte honetan daukat
negozioa eta sosa
eta zuk aldiz dena lurruna
ketzarra edo kaosa
noski saldu nahi nituzkeela
Luckya zein Ducadosa
gure filtroa zorroztea da
igual bide aproposa.