Bertsos - View details To know more about this section
2024-09-14 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Iturriotz Etxaniz, Unai Mendizabal
| Bertsoa entzun | 
2024-09-14 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Mikel Iturriotz Etxaniz, Unai Mendizabal
		
				
				Stanza name: 
		Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
		
		
		
								
		Localization: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
M. Iturriotz
Present Perfecta ez du
nere aitak begiko
gaztegotan ikasten
ez baitzen jarriko
semea kopiatzen
zer zabiltz mutiko
paga igo ezean
ez dizut utziko. (bis)
U. Mendizabal
Zure amari kontatu
horko sekretua
azterketa hau degu
gaia ta lekua
Present perfektoana
ze intelektua!
Tira izan zaitez ba
seme perfektua. (bis)
M. Iturriotz
Ba halaxe izan naiz
bai behintzat gaur arte
jakin ‘zazu inglesez
nik ez dakit bat'e
neronek errezital
ta nere aldarte
frantsesekoan hobeto
moldauko nintzake. (bis)
U. Mendizabal
Madame eta s'il vous plaît
badakit mordoa
frantsesez hortxe doa
nere hordagoa
beste paper bat izan
leike hurrengoa
kopioiaren kontua
geneetan doa. (bis)
M. Iturriotz
Noizbait zu zintudanez
aita gisa hartu
perfektua izateko
neri ez eskatu
hizketan pozik gabiltz
baina aita barkatu
aztertzailea dator
ta disimulatu. (bis)
U. Mendizabal
Jubilatzeak badu
horrenbeste gastu
hontan apuntatu ta
egin nintzen nahastu
hiruroita bost urte
burua eskastu
inglix ezin ikasi
ta euskeraz ahaztu.
