Bertsos - View details To know more about this section
2024-09-14 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Ane Zuazubiskar Iñarra
| Bertsoa entzun | 
2024-09-14 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Ane Zuazubiskar Iñarra
		
				
				Stanza name: 
		Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip) 
		
		
		
								
		Localization: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Igande goiza lasai esnatu
betazalak zaizkit zama
atzo parranda ta nahastuta
dut egina ta esana
ohiko ohituraz erdi botata
ireki dut instagrama
ehun bat bideo aditu gabe
ikustea nire lana
baina bideo batek arnasa
estutzeraino narama
gogoan ditut kuadrillakoak
ahizpa ta aita ta amama
noraino ez zen helduko hauxe
iritsi bada nigana. (bis)
Beste batzuei gertatu eta
ez zait egiten arraro
ze pentsatzen dut mundu honetan
jendea denetik dago
nire izterrak, nire bularrak
ikusten dira zeharo
ta zabaldu da, nola zabaldu
pentsatu dut gero klaro
atzo ibili nintzen ohean
egin nuen zer nahiago
ta pentsatu dut egia esan
damututa? Ba ez nago.
Baina begiak ikusten dira
ta beste dena argiago. (bis)
“Mekauen la mar” hala bota dut
lehendabiziko marrua
nonbait irentsi egingo nuen
mutil baten amarrua
lotsa pixka bat sentitu arren
sentitzen dut amorrua
ta salaketa jartzearena
horra bigarren orrua
nahiz labainkorra ta mingarria
den sareen esparrua
batzuk halaxe ez uste arren
bai jotzen dugu larrua
ta askok hala pentsatu arren
hau ez da nire errua. (bis)
