Bertsos - View details To know more about this section
2024-09-14 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Antton Aizpurua, Unai Mendizabal
| Bertsoa entzun | 
2024-09-14 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Antton Aizpurua, Unai Mendizabal
		
				
				Stanza name: 
		Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
		
		
		
								
		Localization: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
U. Mendizabal
Hara kontsulta baten
hemen bi lagunak
egin ohi ditugunak
langintza txukunak
haginen igeltsero
entzien jostunak
baina gizarte honek
ataka estunak
hortzak zertan konpondu
zer janik ez dunak? (bis)
A. Aizpurua
Hortzak zahartzen dira
tik-tak-tik, tik-tak-tik
ta gero kariesa
han haginetatik
bracketsak merketuko
lirake nigatik
konponduko litzake
dena igual ez dakit
ordainduko balute
Osakidetzatik. (bis)
U. Mendizabal
Hortzak'e osasuna
ez al dira berez?
Egunero lanean
hortzez ta haginez
Osakidetzarena
ez esan mesedez
ezin degu elikatu
herriko elitez
haiei komeni zaie
baina igual guri ez. (bis)
A. Aizpurua
Aberats asko da ta
mantendu patxada
guk lana egingo degu
gaur arte gisara
baina Unai helburua
konpontzea bada
nahiz hortzetako minik
ez degun nahi laga
patriketako mina
haundiagoa da. (bis)
U. Mendizabal
Lehen zazpi enpaste
zituen bakoitzak
baino agortu dira
lehengo garai rosak
karterantzat ez gera
horren aproposak
baina nahiz ta bajatu
guri txin-txin hotsak
hau ere pasako da
ta estutu hortzak. (bis)
A. Aizpurua
Nik ia egunero
jartzen det kariesa
luparekin begira
juiziozkoen ertza
nahiz hontan jardutea
berez zen ametsa
hona etortzeko ene
daukaten pereza!
Hori aldatzea ez da
izango erreza. (bis)
