Bertsos - View details   To know more about this section

2024-09-14 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Rekondo Izagirre, Ane Zuazubiskar Iñarra

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Performance
2024-09-14 Urretxu Txapelketa
Gai-emailea
Zaldua, Ion
Bertsolaris / Authors
Rekondo Izagirre, Andoni
Zuazubiskar Iñarra, Ane
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Egunero trenean egiten duzue topo lanera bidean. Gaur ere berandu dator trena eta ez zarete garaiz iritsiko lanera.

Description

Melody
Agur sagar beltzeran
Stanza name
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2024-09-14 Urretxu Txapelketa [Bertsoa] / Andoni Rekondo Izagirre, Ane Zuazubiskar Iñarra

Stanza name:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


A. Rekondo
Trenaren zerbitzua
kaxkarra, eskasa
ze behin garaiz heltzeko
ere ez da kapaza
gu lantegira garaiz
ze txantxa, jolasa
ba lasai egon zaitez
nolako nahas-mahasa
ze oraindik Ezkiotik
ez omen da pasa.

A. Zuazubiskar
Gasteiz ikusten dute
pixka’t gertuago
goizeko zazpietan
hoztuta zeharo
Renfe beti berandu
gu hemen ze aro!
Martxa hontan joanda
gaurkotik harago
AHT baietz bai
iritsi lehenago.

A. Rekondo
Minutuak zenbatuz
goaz banan bana
hauxe da egunero
guk daukagu plana
behintzat hurbil gaitezen
ba elkarrengana
Ane Donostiara
zer kristok darama?
Nik Diputazioan
egiten det lana.

A. Zuazubiskar
Eta nik Jaurlaritzan
ze tipo guapoa
Renfek halaxe eman
digu gaur altoa
hoztuta elkartuta
bikote bapoa
garaiz irits gaitezen
hauxe da gakoa
seitan hartu behar da
zortzietakoa.

A. Rekondo
Gure langile planta
ta langile tribu
kejaka bidaltzeko
bi esku izkribu
hemen zain gaude asko
ez bi ta ez hiru
trena ez datorrela
ta bertan gatibu
agian ligatzeko
balioko digu.

A. Zuazubiskar
Joan zaitez trena doan
moduko suabe
atzeratzea ez da
berez horren grabe
Aldundi ta Gobernu
hemen parez pare
gu ez gara libratzen
problemaz hala're
kanpainak diseinatzen
bizikletan alde.