Bertsos - View details   To know more about this section

2024-09-15 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Zubikarai

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Performance
2024-09-15 Lasarte-Oria Txapelketa
Gai-emailea
Alberdi, Haritz
Bertsolaris / Authors
Zubikarai, Aitor
Exercise
Bakarka gaia-emanda kartzelako-lana
Proposed topic
Adinean gora joan arren lortu duzu.

Description

Melody
Gai horrek badu mamia
Stanza name
Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2024-09-15 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Aitor Zubikarai

Stanza name:  Hamabiko ertaina (hg) / Sei puntuko ertaina (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 



Nere gazte garaiak ez
izan eta ez izen
larunbatero parrandan
baino ez nintzen aritzen
ta kalean ere ia
ez nintzena ibiltzen
medikuak ohartarazi
has nedila gelditzen
eta hasi nintzenean
gorputz dena garbitzen
berrogeita hamar urte ta
korrika hasi nintzen. (bis)

Hogeita bostez nioen
zahartuta nago ja
hezur eta azal soilik
hogei kilo doi-doia
baina eskuratzen joan
ahala gero sasoia
topatu ditut gogoa
topatu arrazoia
eta lau ordu azpitik
ia jotzear goia
amaitu berri det nere
lehenengo maratoia. (bis)

Korrika nahiak dira gaur
lehengo alkohol egarriak
jada ginebrarik ez du
eskatzen eztarriak
Berlina seme-alaba
guztiak ekarriak
ta nahiz ta pasa ditudan
horren une larriak
ikeragarri poztu nau
nire marka berriak
eta askozaz gehiago
ilobaren irriak. (bis)