Bertsos - View details   To know more about this section

2024-09-15 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Manu Goiogana, Aitor Zubikarai

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Performance
2024-09-15 Lasarte-Oria Txapelketa
Gai-emailea
Alberdi, Haritz
Bertsolaris / Authors
Goiogana, Manu
Zubikarai, Aitor
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Hamabost urteko bi lehengusu zarete. Orain arte ez duzue etxekoen aurrean alkoholik edan. Gaur familiako ezkontza batean zaudete, bazkalostea da, eta ingurura begira zaudete.

Description

Melody
Itsasontziak doazenean
Stanza name
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2024-09-15 Lasarte-Oria Txapelketa [Bertsoa] / Manu Goiogana, Aitor Zubikarai

Stanza name:  Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Goiogana
Asper eginda udaletxean
pasatu ondoren goiza
bada aukera proba dezagun
horko botila bakoitza.

A. Zubikarai
Baina nola ez diren adinak
eta ez diren garaiak
itxaroten nago noiz eskeini
behar digun osaba guayak.

M. Goiogana
Osaba joan da musikarekin
ia-ia plaza erdira
aitak korbata buruan dauka
ta ama ez dago begira.

A. Zubikarai
Barkatu baina nabil begira
aitonari bazterretik
honek ja ez du ezer edaten
korrika hasi zenetik.

M. Goiogana
Baina lehenago hartuko zitun
hark tragoak bi edo hiru
segi aitonangana biguina da
berak eskeiniko digu.

A. Zubikarai
Edo bestela amonangana
ta berari paga kendu
ze gerturatuko aldiro
sagardoa ematen du.

M. Goiogana
Sagardoa bai, whiskytik ere
edaten du hark oparo
eskuak dar-dar eginagatik
beti eskatzen du gehiago.

A. Zubikarai
Etxeko denak ikusi eta
ze tankera ta ze modu
ta oraindik mahatsetarako
falta dira hiru ordu.

M. Goiogana
Mahatsetarako hiru ordu falta
hori ez hartu kontuan
hartu botila eta edango
dugu biok ezkutuan.

A. Zubikarai
Ba hori egiten ez naiz ausartzen
halere lasaitu lagun
eskerrak gero gure kalean
botelloia zai daukagun.

M. Goiogana
Gero kalean botelloia bai
ta orain asko inporta
aprobetxatu ezazu orain
justu dohainik dago ta.

A. Zubikarai
Baina nola oraindik ez dakidan
hemen alkohol ona zein den
lasai ze hurrengo urtetan
guk edango dugu gehien.