Bertsos - View details   To know more about this section

2024-09-21 Lazkao Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Gorostarzu "Etxorde", Gorka Maiz

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Performance
2024-09-21 Lazkao Txapelketa
Gai-emailea
Garmendia, Aizpea
Bertsolaris / Authors
Gorostarzu, Iñigo "Etxorde"
Maiz, Gorka
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Iñigo lurrin dena bateko langilea zara. Gorka bezeroa sartzen da doako lurrin laginak eskatzera.

Description

Melody
Dama gazte xarmant bat
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2024-09-21 Lazkao Txapelketa [Bertsoa] / Iñigo Gorostarzu "Etxorde", Gorka Maiz

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


I. Gorostarzu
Hau pobre samar dabil
diot entenditu
ta nik borondatetsu
nola ez konplitu
doako denak kolpez
hor isurtzen ditu
ta azken astekoak
ez ditu garbitu. (bis)

G. Maiz
Zure dendak badauke
nahikoa diztira
goize hor pasatzen det
koloniai begira
gero muestran dagonai
ne’ eskue tira
hartzeko ez badira
zertarako dira? (bis)

I. Gorostarzu
Probatzea dutenez
txiki hoiek xede
ta zuk erabiltzea
ia bizilege
denak probatu eta
erabili trebe
baina badauzkat pote
haundietan ere. (bis)

G. Maiz
Eske pote haundikin
ipintzen naiz izu
oraindik denda hontan
bainauzu mukizu
denak botatzen ditut
paseatu aizu
gero klientek hola
etortzen zaizkizu. (bis)

I. Gorostarzu
Denak probatzea da
zure aldarria
baina usaimena dezu
bastante urria
denetik bota eta
a ze poupurria!
Zuk diseinatu dezu
kolonia berria. (bis)

G. Maiz
Igual horixe degu
zegoen sanona
denak nahastea ere
ze idea ona
atzo ein nahi zenidan
egundoko broma
pote bat hartu nuen
urakin zegona. (bis)