Bertsos - View details To know more about this section
2024-09-22 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Unai Izagirre
| Bertsoa entzun |
2024-09-22 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Unai Izagirre
Stanza name:
Hamalauko handia (hg) / Zazpi puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Denok ez degu izaten beti
guk geuk nahi adina arte
baina urtetan izan naiz nire
herri maitearen parte
baina kontuak ez zeuden ondo
gaizki kale eta parke
ta parez pare iriki ziren
parean hainbeste ate
aurkezterako ondo nekien
bihur zitekeela kalte
baina ikusi det nere aldeko
horrenbeste borondate
eta horrela jarri ninduten
nere herriko alkate. (bis)
Haseran dena degu polita
dena piropo, lausengu
herri txikia dugu gurea
hau nahi nuke nabarmendu
gureak ez du hiriek haundiak
daukaten aina sostengu
eta nahi nuen neure txikitik
ahal nuen hori zuzendu
errepideak konpondu edo
gaizki zegoena kendu
ahal zen gisan gorantza hasi
herri giroa mantendu
baina lau urte pasa ostean
denak berdin jarraitzen du. (bis)
Ze egin behar da mundua bera
baldin bada marrazoa
eta ni banaiz aldatu nahian
handik dabilen antxoa?
Nahiz eta ez dedan herriagandik
jaso tratuz erasoa
esan didate ulertzen dela
gure herriko kasoa
nahiz ta berdinak ditugun ia
gaurra, biharra ta atzoa
herri txikitan pasatzen zaigu
herri honetan jazoa
neure gain ezin hartu nezake
munduaren arazoa. (bis)
