Bertsos - View details   To know more about this section

2024-09-22 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Libe Goenaga, Eli Pagola

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa (12. 2024)
Performance
2024-09-22 Elgoibar Txapelketa
Gai-emailea
Zuazubiskar, Olatz
Bertsolaris / Authors
Goenaga, Libe
Pagola, Eli
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Lankideak zarete. Ostirala da, eta astea amaitu eta lantokiko igogailuan behera zentoztela, hondatu egin da.

Description

Melody
Libe daukagun suerte txarra
Stanza name
Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Txapelketetako Bilduma

2024-09-22 Elgoibar Txapelketa [Bertsoa] / Libe Goenaga, Eli Pagola

Stanza name:  Lauko handia (hg) / Bi puntuko handia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


E. Pagola
Libe daukagun suerte txarra
hartu behar degu aintzat
ostiraletan geratuko da
ez astelehen goizez behintzat. (bis)

L. Goenaga
Zuri suerte txar iruitzen zaizu
baina nik joko det goia
poz-pozik nago Eli mesedez
ez ‘zazu saka botoia. (bis)

E. Pagola
Poz-pozik zaude ta harridura
neregan sortu da joño!
Ostiraletan zer da hobea
etxera joatea baino? (bis)

L. Goenaga
Indirektetan iruditzen zait
zarela nahiko torpea
etxea baino hobea baitet
gaur zurekin egotea. (bis)

E. Pagola
Gu parez pare esertzen gera
beti ji-ji eta ja-ja
dudan lankide onena zera
baina ez zera horren maja. (bis)

L. Goenaga
Notitak eta holakoekin
saiatu arren Eli maiz
orain artean ni ez nintzen maja
baina orain izango naiz. (bis)

E. Pagola
Beraz ondotik hasiko zera
pertsona majen antzera
bihotzekoak eman behar dit
kopletan hasten bazera. (bis)

L. Goenaga
Alferrikan ba orain bertso ta
hain segidako koplekin
zu ikusita beti bainago
ni bihotzekoarekin. (bis)

E. Pagola
Madarikatu nahi nuke baina
mundu hontako guztia
lanera deitu ninduena ta
baita euskal industria. (bis)

L. Goenaga
Arazo bat da gure aurrean
eta zergatia orain
Libe bezela ez iteatik
eiten degun lana online*. (bis)

E. Pagola
Online egin bai lana ta aparte
gogoeta bat merezi
aszensorean igo behar da
ta eskaileretatik jetxi. (bis)

L. Goenaga
Horretarako izaten ditut
Eli maitea zalantzak
ez dira askatzen hola hasita
ipurdi aldeko galtzak. (bis)


* Onlain ahoskatu du.